eu | es

 

Iurretako XXXVII hiri proba, 2017ko apirilaren 23an.

"Club
Sarrera | Berriak | Historia | Atletak | Argazkiak | Entrenamenduak | Kontaktua | Posta-zerrenda

Bidezabal Atletismo taldea Durangaldean orain dela 32 urte sortutako kirol-taldea da
eta bere jarduera baseko kirolaren sustapena da.

2017/04/23

Iurretako XXXVII hiri proba | Emaitzak


Igandean ospatu den 10 km proban garaileak izan dira Kaoutar Boulaid emakumezkoetan (35:41) eta El Hassan Oubaddi gizonezkoetan (29:55).

ELITEKO HIRI PROBA:
5 km, 10 km edo kirolprobak.com
 
Txupeteak--
PreBenjaminEmakumezkoakGizonezkoak
BejaminEmakumezkoakGizonezkoak
AlebinEmakumezkoakGizonezkoak
InfantilEmakumezkoakGizonezkoak
KadeteEmakumezkoakGizonezkoak
JubenilEmakumezkoakGizonezkoak


2017/02/27

BIDEZABAL ATLETISMO TALDEAREN PARTE HARTZE BIKAINA ESPAINIAKO TALDEKAKO KROS TXAPELKETAN


Bidezabal taldeko lau talde Castelloneko Oropesa del Mar herrian ospatu zen lasterketara joan dira asteburuan.

Lasterketan parte hartzeko bidaia ostiralean hasi zen. Gaueko 12etan autobusa hartu, Basauritik pasatu taldeko zenbait korrikalari jasotzeko, eta bidaian hiru aldiz gelditu ondoren, Oropesara del Mar herriko Marina D’or konplexura heldu zen espedizioa. Ohiko den bezala, batzuek lo ederto egin zuten, eta besteek ezer gutxi. Eguerdirarte logelatan deskantsatzeko aukera izan zuten gure atletak, eta jan ondoren lo kuluxka bat egin izan zuten. Baina Isik ez zieten lo gehiegi egiten hutsi: bostetan entrenamendu xume bat egiteko deia zuten eta ordu bete beranduago libre egon ziren inauteriak direla eta organizatuta zegoen kabalgata ikusi eta lasai egoteko. Goiz afaldu eta zintzo-zintzo oheratu ziren hurrengo egunean goiz altxatu, gosaldu eta lasterketa orduan digestioa eginda egoteko.

Kategoria guztietako korrikalariak 1700etik gora izan ziren. Gure lehen parte hartzaileak Kadete mailako neskak izan ziren (Irene, Itsaso, Andrea, Jone, Paula eta Izaro) eta 53 taldeetatik 11 postuan geratu ziren. Ondoren Jubenil mailako nesken txanda izan zen (Uxue, Aiora, Naia, Eider, Ainhoa eta Eva) eta 19. postuan geratu ziren. Junior mailako neskak (Nerea, Maria, Aitana, Goizeder, Ane eta Olaia) ere oso parte hartze ona egin eta taldekako 9. postua lortu zuten. Zoritxarrez, gure promesa taldeko neskak (Paula, Garazi eta Jonek) ez zuten oso egun ona izan. Neskatariko bat ez zen ondo aurkitzen eta erretiratu egin behar izan zen. Hiru bakarrik zirenez talde mailan ez zuten puntuaziorik izan. Aipaturiko gure lasterkariaren txarto egotea larritu egin zen etxera bueltatzeko bidaia luzean, eta bidaiaren azken zatia ezin izan zuen egin gainerakoekin autobusean. Zorienez, orain denak daude ondo eta aurki izango ditugun lasterketetan poztasunez aritzeko prest daude.

Zorionak absolutu mailako emakumezkoetan garaile izan ziren Bilbao Atletismoko neskei eta gizonezkoetan Atletismo Bikila taldekoei.


2017/02/19

GURE ATLETEN ERREKOR PERTSONALAK SALAMANCAKO PISTA ESTALIKO ABSOLUTU TXAPELKETAN


2016/10/07

BIDEZABAL ESPAINIAKO KADETE MAILAKO TXAPELKETARA


Berri gehiago

Laguntzaileak

"Bizkaialde" BBK "Mancomunidad "Durango "Iurretako
2017@bidezabal.org