eu | es

 

XXXVII prueba urbana de Iurreta, 23 de abril de 2017.

"Club
Introducción | Noticias | Historia | Atletas | Fotos | Entrenamientos | Contacto | Lista de destribución

Bidezabal Atletismo taldea 1983an sortu zen Durangon, eta bere xedea Durangaldeako kirol errege honetako kirolariak klub bakar batean biltzea izan da.

Asko izan dira Bidezabal a.t.ak antolatutako lehiketak eta urte luzez aritu izan gara promozioetan hainbat ikastola eta Durangaldeko eskoletan. Honek bere bide zabaldu digu eta hainbat atleta modu bakanean nabarmentzea zein Atletismoko kluba handi bat izatea ekarri digu. Hain zuzen ere, azken denboraldi honetan Emakumezkoen Ohorezko Dibisio ligan, sailkapen onena lortu duen Euskadiko kluba izan da, Estatuko 80 kluben artean.

Bidezabal a.t., bestetik, Bizkaiko atlestismoaren motore ere bada. Durangon, Landakoko atletismoa pistan antolatzen ditu hainbat lehiketa bai eskola artekoak zein modu federatuan, Bizkaia eta Euskadikoak, eta honen ondorioz azken urteotan euskal atletismoaren aintzidari dugu maila askotan.

Bizkaialde Fundazioaren laguntzak Bizkaiko kirolean izan duen eraginak, bai orokorrean, zein atletismoan bereziki, aurrerapausu bat suposatu du. Bidezabalen kasuan, maila gorenetan Estatuko beste klub batzuekin konpetitzea ahalbidetzen du, Bizkaiko koloreak eta ikurra goraipatuz.
2012an, Bidezabal Atletismo Taldeak Bizkaia Kirolak 2012 Kirol Klub edo Elkarteari Saria jaso zuen egiten dituen jardueren maila altuagatik, kudeaketako kalitateagatik eta kirol emaitzengatik.
2.004an Eusko Jaurlaritzako Kirol alorreko EMAKUNDE saria jaso zuen kirol mailan emakume eta gizonen arteko berdinketaren alde egindako lanagatik.

Patrocinadores

"Bizkaialde" BBK "Mancomunidad "Durango "Iurretako
2017@bidezabal.org